Saltar a contenido

Yacullay: Eskubideen H2O egarri lehiaketako kontakizun irabazleen irakurraldia Atarian

Uraren Mundu Eguna dela eta, Atarian, martxoaren 22an, osteguna, “YACULLAY: Eskubideen H2O egarri” kontakizun laburren lehiaketaren inguruko ekitaldia egingo da. Hala, medicusmundi Arabak eta SER (Servicios Educativos Rurales) Peruko elkarteak antolatutako lehiaketa honen sari-banaketa eta 2. edizio honetan irabazle irten diren hiru kontakizunen irakurraldia egingo dira.
 

Ekitaldian, arratsaldeko 18:30ean hasita, Karen Huamán perutar emakume gaztearen lekukotasunak erakutsiko digu pertsonen bizitza nola hobetzen den, edateko ura eta komunak edo letrinak dauzkatenean. Berak zuzenean ezagutzen du nolako inpaktu positiboa izan duen Peruko Andeetako Totorapata bere herrian edateko ura eta saneamendua izateko proiektu bat gauzatu izanak; hain zuzen, proiektua medicusmundi Arabak eta SERek bultzatutakoa da, Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntza ekonomikoarekin.

URA ETA SANEAMENDUA GIZA ESKUBIDEAK dira. Hala ere, mundu guztian, 10 pertsonatik 3k –edo 2100 milioi pertsonak– ez dute ur edangarririk eta eskuragarririk etxean, eta 10etik 6k (4500 milioi) ez dute saneamendu seguru bat.